XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Betiko tramite burokratikoak, badakik, dossierrak, elkarrekin mintzatzea, eta azkenik bi enkargu erraldoi ERRALDOI.- Handia, gaitza. Enorme, gigante. egin zizkidan.

Bi artelan egiten ari da

H.- Zer eskaintzen dik museo honek, eta hik zer eskaintzen diok?

K.J.- Lan bat haritzean HARITZ.- Roble egingo diat, 8 metro luzeko enborrean, zabalean 1,4 metro.

Orain dela 600 urte hazi HAZI.- Semilla txiki batetik sortutako enborra, eta azkenik, haize-kolpada batek etzandakoa, azken bi gerrateek lortu ahal izan ez zutena.

Bigarren proiektua, ordea, granitoan izango duk eta parkean ipintzeko duk.

Nere ustez honekin erantzuten diat zertan nabilen hemen, eta etortzeko, gonbidatua behar duk izan.

Eskultoreak, margolariak, idazleak, musikariak... daude NATOren base militarra izandakoan

H.- Oraindik jarraitzen al duk zaldien irudiak egiten, Itzurungoak bezalakoak edo antzekoak.

Oraindik interesatzen al zaik zaldien irudia?

Giza irudia ere lantzen duk... Beste era batera esanda, ze irudi-klase egiten ari haiz une honetan?

K.J.- Bai.

Oraindik zaldien gaiarekin jarraitzen diat, eta adibidez, lehen aipatutako egurrezko proiektu erraldoi horren gaia zaldiak dituk.

Zer esanik ez, giza irudiak egiten ditudala; une honetan erakusketa bat ari nauk prestatzen hemen, eta eskulturen artean bazeudek boxeolari bat eta ekilibrista batzuk.

H.- Inoiz zentsuratu al diate lanen bat?

K.J.- Nik beti pentsatu izan diat, bi gauza ezberdin direla Nahi eta izan.

Zeren eta noizbait nahia izan badie, ez diate ahala AHAL.- Gaitasuna. Poder izan.

Urte bete edo egingo du Neuss-Holzheim herrian

H.- Lanen bat aire librean jartzeko orduan, zeren arabera jartzen duk, zeren arabera aukeratzen duk materiala, eskulturen tamaina...?

K.J.- Obra bat jartzeko garaian gauza askori begiratu beharra zegok.

Bere inguruan dauden gauzak: etxeak, zuhaitzak eta horien tamaina eta kolorea, etxeen kasuan adibidez.

Leku txikia edo handia den, parke batean kokaturik al dihoan, edo leku itxi batean, ze ikusten den eskulturatik, edo eskultura bera nondik ikus daitekeen.

Honelako zenbait daturekin maketa bat egiten diat eta honek erakusten zidak nahiko zehatz zein akats izan ditzakeen.

Edozein eratara, pieza erraldoiek beti gordetzen diate sorpresaren bat.

Material-gaietan, berriz, nere kasuan ia beti harria erabiltzen diat, eguraldiari hobeto egiten ziok aurre AURRE EGIN.- Hacer frente, eta teknika aldetik, zintzelatua baitzihoak, griserantz jotzen dik beti.

Berez harri grisa edo beltza erabiltzen diat.

Gai aldetik, berriz, oso aukera zabala egiten diat.

Batzuetan zenbait proiektu ez dituk atera, baina, atera direnen artean bazeudek zaldi, zezen, zuhaitz eta gizakiak.

Eta materialak brontzea, harria eta egurra izan dira.

H.- Eskulturak jarri egin dituk.

Baina ordaintzeko garaian txintxoak al dituk?

K.J.- Beno, gauza guztietan pasa ohi dena, eskatu maizegi eskatzen dizkiate; gero ordaintzeko garaian damutu ere ez badira egiten... zail egiten zaie.

Eta badakik: Zuhurraren ZUHUR.- Zikoitza. Tacaño poltsak bi zulo.

H.- Zein dituk hire proiektuak?

K.J.- Iruditzen zitzaidaan atera behar nuela herritik, eta okasio hau hobetu ezinezkoa huen.

Neure proiektu pertsonala duk, eguneroko bizitzan ez modu txepel batean ibili.

Bestela ere bizitzak berak nahikoa lan ematen ziguk eta.

H.- Aire librean zerbait jartzeko proposamenik bai?

K.J.- Une honetan bi dizkiat hemen Dûsseldorfen.

H.- Eskultoreei artista esaten zaiek.

Zer moduz bizi haiz artista moduan?

K.J.- Garai batean bira gehiegi ematen nizkioan semantika-kontuari, baina egun EGUN.- Gaur egun. berdin zaidak zein izen dudan.

Baina, hori bai, puta madre bizi nauk, benetan gustatzen zaidak nere lana.

H.- Eskultura asko saltzen al duk?

K.J.- Gehienetan soinua intxaurrak baino gehiago duk.

Baina noizbehinka zerbait saltzen diat; hortik bizi nauk.

H.- Beste zerbait erantsi nahi?

K.J.- Bai.

Gu hil eta gero ere, zakuak errotara joango dittuk ZAKUAK ERROTARA JOANGO DITUK.- (Esamolde berezia). Gauzak lehen bezala jarraituko dute.